eu | es 

Leihatila bakarra, azaroaren 23ko 17/2009 legeak, zerbitzuen jarduerak baliatzeari eta berauen egikaritzari buruzkoak aurreikusten duenaren arabera ( 283 BOE, azaroaren 24koa)

 

Zerbitzu honek elkargoko kide egiteko, jarduteko, elkargoan baja emateko, bide elektroniko bidez erreklamazioak eta kexak aurkezteko izapideak ahalbidetzen ditu. 

Elkargoko kide egiteko jarraibideak

  Zure PCan "Elkargo-kidetza" izeneko karpeta sortu,bertan kolegiatzeko edo elkargoko kide egiteko bidali beharko dituzun agiri guztiak gordetzeko.

  Sartzeko moduaren arabera dagokion eskari orria bete eta "Elkargo-kidetza" karpetan gorde

  Titulu akademikoa eskaneatu eta "Elkargo-kidetza" karpetan gorde.

  Kolegiatze txantiloia bete. "Elkargo-kidetza" karpetan gorde.

  Nortasun agirirako tamainako argazkia eskaneatu eta "Elkargo-kidetza" karpetan gorde

  Kolegiatzeko ezarrita dagoen zenbatekoaren transferentzia egin Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoan.
Transferentziaren egiaztagiria " Elkargo-kidetza" karpetan gorde

  "Elkargo-kidetza" karpetan gordetako agiri guztiak, erantsitako agiri gisa ventanillaunica@cafguial.org helbidera bidali

  Agiri guztiak jasotzen ditugunean, harremanetan jarriko gara eskabidean esan diren titulu edo egiaztagirien originalak eskatzeko eta eskabideak , zinpeko adierazpena eta Elkargoaren agiritegietan zure datuak sartzeko baimena izenpe ditzazun.

---------------------------------------------------------------------------------------------

ELKARGOKO KIDE IZATEKO PROZESUA PERTSONALKI IZAPIDETZEKO AUKERA DUZU

ERRONDA KALEA, 2- Beheko solairua 20001 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Telefonoa 943 286 351

Bulegoko ordutegia:

  9:00etatik - 13:00era

15.30etik – 18.30era